Felix Ayori dagokionez, Sestaon jaio zen eta nazioartean bakarlari moduan eta karrera kameristikoan eta diskografikoan egindako lanarengatik ezaguna da. Diploma 14 urterekin eskuratu zuen eta biolinaren eta ganbera-musikaren arloko Aparteko Lehen Saria lortu eta gero, ikasketak perfekzionatu zituen Parisen, Sienan eta Erroman. 18 urte zituela, “I Musici” talde ospetsuaren sortzaileetariko bat izan zen; gainera, hango lehen biolin bakarlaria izango zen 16 urtez. 1970. urtean, “Quartetto Beethoven di Roma” osatu zuen, pianoarekin kuartetorik onentzat hartutakoa. 1981. urteaz geroztik, Emma Jimenez piano-jotzailearekin batera jo du eta horrezaz gain irakaskuntzan aritu da.
Bigarren eguna
Bigarren egunean, Robert Schumann omenezko lied kontzertua izango da, Rodolfo Albero tenorraren eta Manuel Ariza piano-jotzailearen eskutik. Bikoteak musikagile alemaniarraren lied bilduma interpretatuko du, Heinrich Heineren olerkietan oinarritutakoak, eta baita beste egile batzuen (Tosti, Bulakhov eta Gounod, besteak beste) piezak ere.
Euskal Kammerphilharmonia ganbara taldeak eta Felix Ayo biolin-jotzaileak bihar, martxoak 8, zabalduko dituzte