Bihar udaletxe aurrean batuko dira eguerdian Erandioko emakumeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 7a, 17:49
Hurrengo egunetarako hainbat ekitaldi antolatu ditu Erandioko Emakumeen Gizarte eta Kultura Elkarteak. Bihar, Emakumeen Nazioarteko Egunean, ohi bezala, kontzentrazioa egingo dute udaletxe aurrean, eguerdiko 12etan. Jarraian manifestazioan abiatuko dira Altzagako kaleetan zehar. Bitartean, Erandioko Emakume Gazteen Asanbladak Algortako Bilgune Feministarekin batera antolatu ditu hainbat ekimen. Bihar bertan, elkarretaratzea egingo dute 17:00etan Altzagan eta, ordu erdi beranduago, bizikletaz abiatuko dira Algortarantz. Telletxe plazara helduta, manifestazioan abiatuko dira, 19:30ak aldera. Hori bukatutakoan, ekitaldia eta luncha egingo dituzte Tellagorri plazan. Azkenik, iganderako, zine foruma antolatu du Erandioko Emakume Gazteen Asanbladak: 19:30ean izango da, Altzagako posta zaharrean. Argazkian, orain pare bat urteko elkarretaratzea Erandioko udaletxe aurrean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun