Ostiraleko gertaeren argazkiak
Fernando Grande-Marlaskaren autoa
Ertzaintzak ostiralean egitekoa zen Xabi Gallagaren urtebetetze jaia eragotzi zuen, Fernando Grande-Marlaskak kaleratutako autoan horrela aginduta. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, egun horretan 150 bat lagun elkartu ziren arratsaldeko 8etan, Etxerat elkarteak deituta, "presoen eskubideen aldeko, torturaren aurkako eta ilegalizazioen aurkako pankartekin". AAMk zabaldutakoaren arabera, ordu bat lehenago aurpegia estalita zeramaten hainbat ertzain sartu ziren Amnistia tabernara "eta bertan zeudenei Espainiako Auzitegiaren autoaren kopia bat eman zieten". Xabi Gallagaren urtebetetze jaia "debekatuta zegoela esan zuten, eta 20:30ean bertara joango zirela jaia galaraztera" ere esan zieten. Familiaren lagunek UKBERRI.NETi kontatu diotenez, ea ospakizuna "nire eta nire semearen lagunekin" ezin zuen egin galdetu zion ertzainburuari Gallagaren amak prestatu zuen tarta ondoan zeramala, baina alferrik izan zen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!