Bi pertsona zauritu dira Erandion auto eta kamioi baten arteko istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 8a, 17:07
Bi pertsona zauritu dira gaur Erandio parean, auto batek eta kamioi batek BI-711 errepidean talka egin ondoren. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, auto istripua gaur goizeko 9:50ean gertatu da, eta zauritu diren bi lagunak Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte. Goizeko 10:30ean, BI-711ko errei bat oraindik moztuta zegoen, errepidea garbitzeko lanak egiten ari zirelako. Hori dela eta, Ertzaintzak zehaztu du beste bide batetik bidaltzen ibili direla zonaldetik zihoazen ibilgailuak. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat, artxiboko irudian / cc-by Irekia.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun