Manu Etxebarria Getxo Rugbyko presidenteak Udalak eta herritarrek emandako laguntza eta taldeko maila guztietan egiten ari den lana ere eskertu zituen. Horren harira, Etxebarriak adierazi zuen “gure eginkizunarekin jarraituko dugula, hots, errugbia gazteen artean, gaztetxoenen artean hain zuzen, zabaltzen, Getxon zaletasun sanoa sortzen joan dadin, etorkizunean dagoeneko lortu ditugun beste garaipen, edo gehiago, emango dizkigunak”. Alkatearen eta Rugby Taldeko presidentearen berbaldiak amaitutakoan, Landak igoeraren oroitzapenezko plaka eman zion Etxebarriari, eta Ohorezko B Mailako liga txapelketaren titulua ospatzeko garaikurra taldeko kapitainari.
Ikusi harrera ekitaldiko argazkiak (© Getxoko Udala):