Emakumeek lan arloan jasaten duten "diskriminazioa" salatu dute sindikatuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 8a, 18:53
Martxoaren 8ko Emakumeen Eguna dela eta, Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta manifestazioak egin dira Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostian emakumezkoen egoera salatzeko. Manifestazioetan dozenaka pertsona elkartu da. "Berdintasuna izatetik urrun" direla oraindik emakumeak adierazi dute Bizkaiko hiriburuan, ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruko ordezkariek. Era honetan, "lan arloan ematen ari den diskriminazioa" salatu du. Bestalde, pentsioen murrizketak "emakumeen artean eragin handiagoa" izango duela azpimarratu dute. Izan ere, "prekarietatea emakumeen artean gizonezkoetan baino handiagoa da". Argazkian, manifestazioa Bilboko kaleetan barrena / cc-by-sa LAB.
"Emakume askori eragotzi egingo zaio pentsioa jasotzeko eskubidea, edo izatekotan ordain barregarria eskainiko zeio. Erreformarekin, 67 urte eduki arte lan egin nahi ezean, 65 urterekin erretiroa hartzeko 38,5 urte kotizatu beharko dira. Erretiro aurreratua eskatzeko 33 urteko kotizazio aldia osatu beharko da. Pentsioaren %100 kobratzeko 37 urtez kotizatu beharko da. Bestalde, lanaldi partzialean diharduten emakumeek, aldi baterako kontratuz ari direnek, pertsonak zaintzen ibili direlako kotizazio aldian hutsarteak dituztenek eta ezkutuko ekonomian ari direnek ez dituzte baldintza horiek beteko", azaldu dutenez.

ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek zabaldutako esku-orria:



Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun