Gaur, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunean, agiri instituzionala adostu du Getxoko Udaleko Bozeramaleen Batzordeak, Berdinsareak proposatuta. Horretan, gizon eta emakumeen arteko harreman pertsonal eta sozialetan "botere-oreka handiagorantz" jo behar dugula adierazi dute tokiko erakundean ordezkaritza daukaten alderdi politikoek, "emakumeek gure gizarteko esparru soziokultural, politiko, ekonomiko eta bestelakoetan parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukerak hobetu eta modu aktiboan babestu behar direla argi edukita". Era berean, erabakiak hartzeko esparruetan, besteak beste, udal, diputazio, gobernu, unibertsitate, enpresa, sindikatu eta patronaletan, emakume gehiago behar direla gaineratu dute. Argazkian, udal batzarra Getxon.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!