Patricia Alvarez: "Emakume pentsionistentzat ia ezinezkoa da baldintza duinetan bizitzea"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 8a, 22:24

[© Patricia Alvarez - Euskal Herriko Bilgune Feminista] Euskal Herriko herrialde guztietan pentsioen araberako diru-sarrerek argi uzten dute emakumeok bizi ditugun bereizkeria egoerak. Emakumeen eta gizonen arteko soldata desberdinen eraginez, gure pentsioak %30 baxuagoak dira. Horrela, Hegoaldean, emakume batek jasotzen duen batez besteko pentsioa 600-650 euro ingurukoa da. Nahiz eta alargun pentsioak batez beste ez diren 600 eurotara iristen eta etxeko langileen pentsioak, aldiz, 450 euro baino baxuagoak izan ohi diren. Bakarrik bizi eta bizitza duina izateko baldintza ekonomikorik ez duten 70 urtetik gorako pertsonek emakume kolektibo garrantzitsua osatzen dute. Beraz, baieztatu dezakegu emakume pentsionistentzat ia ezinezkoa dela baldintza duinetan bizitzea. Argazkia: © Leioa.net.

Bizi dugun egoera hori izanik, aldarrikapen konkretu batzuk eskatzen ditugu:

- Zaintza lanak argitara, kanpora ateratzea eta etxetik eta egitura afektibotik bereiztea.
- Kalitatezko gizarte zerbitzu publikoak; aurrekontu publikoez finantzatuak.
- Lana eta familia bateragarri egiteko neurri errealak eta eraginkorrak jartzea martxan. Zaintza aldien kontaketa.
- Pentsio duinak: pobreziaren atalaren azpitik dagoen pentsiorik ez (alargun pentsioak barne)

Patricia Alvarez LAB Helduak pentsionisten saileko kide leioaztarrak gaur Bilgune Feministaren "Emaraun" aldizkarian argitaratutako artikulua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun