Gaurko, hainbat ekimen bateratu deitu dituzte Erandioko Emakume Gazteen Asanbladak eta Algortako Bilgune Feministak. Altzagan, metro geltoki ondoan elkarretaratzea egin ostean, bizikletak hartu eta martxan jarri dira Algortako Telletxe plazara heltzeko asmoz. Toki horretatik abiatu dira manifestazioan, 19:30ak aldera, 120 bat gizon-emakume.
Ekitaldia (mp3), berriz, Tellagorrin egin dute. Hala ere, ez da aipatutakoa izan eskualdean egindako mobilizazio bakarra. Erandioko Emakumeen Elkarteak eguerdiko hamabietan zeukan jarrita hitzordua, udaletxe aurrean elkarretaratzea egin eta manifestazioan abiatzeko. Ordu eta erdi beranduago, Leioako Bulebarrean egin dute kontzentrazioa, Andrak tokiko emakumeen elkarteak deituta. Gero, bazkaria izan dute. Baina, arratsaldean ere izan da mobilizazioa Bulebar leioaztarrean. Oraingo honetan, bertoko Bilgune Feministak deituta, iluntzeko zortzietan. Itzubaltzeta / Romon ere ordu horretan abiatu dira Kolas plazatik 70 lagun inguru, tokiko emakumeen asanbladaren ekimenez. Azkenik, Plentzian 20:00etan ere batu dira Piruli plazatxoan, Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak deituta. Argazkian, manifestazioa Algortan.