Uribe Kostako Berbalagun egitasmoak antolatuta, ostegun honetan, martxoak 10, bertso saioa izango da Sopelan. Hitzordua iluntzeko zortzietan jarri dute Laiak tabernan. Bertan arituko dira Peru eta Beñat Vidal leioaztarrak, Fredi Paya algortarra eta Josu Landeta getxoztarra; lauak ALBEko kideak. Bestalde, ostiralerako, erromeria antolatu du Aitxu! euskara talde sopeloztarrak. Hartara, 19:00etatik egongo da dantzan aritzeko aukera, Udaletxeko plazan. Azkenik, larunbatean, hilak 12, Sorkunek kontzertua eskainiko du gaueko bederatzietatik aurrera, Kurtzio Kultur Etxean. Sarrerak 6 euro balio ditu. Aipatu abeslariaren musika ibilbidea luzea, oparoa zein zabala da. 1995ean sartu zen Kashbad taldean, gero Fermin Muguruza Kontrabandan egon zen, eta Sorkun zein Sorkun & Vicepresidentes taldeak gidatu ditu. Argazkian, Kurtzio Kultur Etxean abestuko du Sorkunek / cc-by-nc-sa Sarean.com.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!