Mugarra mendira joango dira hilaren 20an matrakokideak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 9a, 13:54

Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen Matrako mendi taldeak Mañaria udalerri bizkaitarrean dagoen Mugarra mendira (964 metro) irteera egingo du martxoaren 20an, igandearekin. Horrenbestez, txangoa goizeko 8:00etan hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Txangoan parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke, hilaren 17a baino lehen. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da, eta telefonoa 946 775 541. Salneurriari dagokionez, 5 euro ordaindu beharko dituzte taldekideek. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa) / © Matrako Mendi Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun