Josu Landaluze Sopelako EAJren alkategaiak auzokideen iritzia ezagutzeko "Sopelanaz (sic) berba egin dezagun" lelopeko kanpaina berriari ekin dio. Bere ustez, "sopeloztar guztiok gure herrian hobetu daitezkeen zerbitzuei buruzko iritzia emateko hausnarketa prozesua" da berriki zabaldu dutena. Landaluzek auzotarrei etxera igorritako inkestan adierazi dienez, "niretzat benetako garrantzia du" Sopelan "hobetu daitezkeen gauzei buruz zer pentsatzen duzun jakiteak". Bertako emaitzen bidez, tokiko EAJren hauteskunde programa aberastu nahi dute. Egun alkateordea den Josu Landaluzek berak parte hartu zuen aurrekoan inkestaren banaketan.
"Deia" egunkariari adierazi zionez, auzokideen parte-hartzea "ez da hauteskunde kanpainan egingo dugun zerbait, udaletxean daramatzadan azken bi urteotan egiten nabilena baizik". Argazkian, Landaluze.