Joan den astean, "No se alquila" irakur zitekeen dozenaka kartel agertu ziren Sopelako banketxeen horma eta erakusleihoetan, herritarren artean jakin-mina eta harridura piztuz.
Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez, asteburuan kuriositatea ase dute bertokoek. Oraingo honetan, afixa pilarekin bankuen fatxadak erabat estaliz, udalerrian "800 etxebizitza huts" daudela eta "alokairuan jarri nahi ez" dituztela aditzera eman nahi izan dute gazte sopeloztarrek. Kartelekin batera zabaldu duten "udal bando" batean etxebizitzaren inguruko "politika elitista eta ankerra" salatu dute. Batetik, "babes ofizialeko etxebizitza guztiak salmenta librean jartzea" ez dute onartzen neska-mutilek. Bestalde, "alokairua bultzatu beharreko politika" dela azpimarratu dute. Halaber, gazteentzat etxebizitza "oinarrizko beharra eta eskubidea" dela aldarrikatu dute. Hori dela eta, ezin dute onartu "orain arte bezala etxebizitza espekulazio objektu bezala erabiltzea". Kanpaina komunikatibo horrekin herritarreri eta arduradun politikoei interpelazio zuzena egin nahi izan diete gazteek; baita etxebizitzan inguruko politika berri baten beharra aldarrikatu ere. Argazkia: © Sopela.net.