Algortako Salsidu kaleko zubia ibilgailuen zirkulazioari zabalduko dio bihar, osteguna,
Uraren Euskal Agentziak. Goizeko hamarretan egingo dute. Hori dela eta,
Getxoko Udalak jakinarazi du aipatutako obra egiteko bere egunean era probisionalean indarrean jarri ziren zirkulazioaren aldaketak behin betikoak izango direla, horiek zirkulazioa hobetu dutela uste baitu, eta gainera, aparkatzeko 30 toki gehiago daude. Zubilleta eta Aldapa arteko zatia itzuliko da soilik hasierako egoerara, laster, norabide bakarra Ollarretxe kalerantz berreskuratuz eta han ilaran zeuden aparkalekuak ere berriro jarriz. Zubia zabaltzeari dagokionez, tokiko erakundeak adierazi du lan horiek Ura agentziaren eskuduntza direla eta, horregatik, berarengana jo beharko dela informazio gehiago eskatzeko. Argazkian, aurreko zubia uholdeak saihesteko asmoz bota zuten.