Gaur zortzi, euskaraz tinko aritzeko eta, aldi berean, kontzientzia txarra sortu gabeko metodoa azalduko dute hitzaldi batez San Nikolas ikastolan. "TELP: Egunerokotasunean euskaraz… ahalik eta erosoen!" aurkezpena arratsaldeko 6etan egingo dute eta bi orduz luzatuko da. Antolatzaileek
TELP metodoaren bidez hainbat galderei erantzun nahi diete, besteak beste, honakoei: "Zenbat aldiz gertatu zaigu elkarrizketa bat euskaraz hasi eta gaztelaniaz amaitzea, mintzakideak hartara eraman gaituelako, edo besterik gabe gu ohartu gabe eta pisuzko arrazoirik gabe gaztelaniara pasatu garelako? Nola konpondu egoera horiek? Gure esku dago konponbidea bilatzea?". Ohitura horiek zelan hobetu "hausnartu eta ikasi nahi" duen orori gonbitea egin diote parte hartzeko. Era berean, gurasoei haurtzaindegi-zerbitzua egongo dela baieztatu diete. Aurretik, dena den, zalantzak argitu eta asistentzia baieztatzeko 944 305 478 telefonoan Idurrerekin hitz egitea eskatu dute. Argazkian, hogei bat lagunek parte hartu zuten 2009an Bizarra Lepoanek antolatutako TELP tailerrean.