Barrikako Abaroa tenis taldeko kimuek EAE mailako Tono Paez Txapelketako finalerako sailkatu dira, iaz bezala. Sailkapen partida ikusgarria izan zen, bi taldeetako jokalariak paretsu aritu baitziren eta jokoaren maila bikaina izan baitzen, udal iturriek adierazi dutenez. Azkenean, barrikoztarrek Neguriko Jolasetari irabazi zioten, 3 eta 2. Taldeko jokalariak izan ziren: Mikel Lopez, Iñigo Torre, Diego Ayus eta Ander Juez. Horiek izan ziren norgehiagokako protagonistak, tantoak kontzentrazio eta intentsitate handiz jokatuta. Albanok gidatuta, Jolasetako kimuek ere joko bikaina erakutsi zuten, barruan duten onena emanez. Azkenean, dena erabaki zen Mikel eta Iñigok Pablo eta Alejandro neguritarren aurka binaka jokatutako norgehiagokan. Barrikako mutikoek irabazi zuten, "super tie-break"-ean (6/1 6/7 10-5). Finala Barrikako tenis pistan izango da. Santurtzi izango dute aurkari tokikoek. Ezkerraldekoek Laukarizi irabazi zioten azken partidan, 3 eta 2. Argazkia, laukote barrikoztarra finalaurrekoen ostean / ©
Barrika.net.