Jaia kendu nahi digute kanpainaren oharra
Aupa, ekimen hau sortzen ari gara Plentziako tabernen gaur egungo egoera zuei azaltzeko. Azken denboraldian, Ertzaintzaren partetik jarraipen bat jasaten ari gara eta orduz pasatzen garen bakoitzean tabernetara etortzen dira udaletxera bidaltzen dituzten ordutegi-aktak jarriz. Udaletxeak tramitatzen dituen ala ez erabakitzen du eta tramitatzekotan isunaren kopurua. Hori dela eta, aurtengo neguan ez gabilz iazkoan bezalako gehie...gikerietan eta horrek, normala den bezala, zuetako askok beste herri batzuetatik irtetea erabakitzea eragin du Plentzian jaia goizeko 3etan, ordutegi murritza, bukatzen dela kontutan hartuz. Azken hileotan gure asteburuko bezerian, gutako gehiengoaren diru-sarrera nagusia, jaitsiera handia nabari izan dugu.
Plentziako udaletxeak isun guztiak tramitatzea erabaki du kantitate garrantzitsu eta gehiegizkoak ezarriz. La Kalan jaso dugun azken isuna Gabon gauekoa (!!????!!), ordutegiak inork errespetatzen ez dituen gauekoa, da, eta udaletxeak 1.200 eurotako isuna inposatzea eta taberna hilabetez ixtea!!!! erabaki du. Beste tabernetako egoera gurearen antzekoa da.
Bezeriaren jaitsiera, isun mordoa eta udaletxearen aldetiko bermatze falta totala direla eta, negu honetan gure kasuan ixtea proposatzera ere eroaten gaituen beheraldia igarotzen ari gara portuko tabernak, baina hori gertatu baino lehen jendea mugiarazi eta protesta ekintza ezberdinak antolatu nahi ditugu. Udaletxeak herriko jendearen benetako gogoak zeintzuk diren ikus dezan eta auzokide gutxi batzuen kexez bakarrik gida ez daiten.
Poliki-poliki hasiko gara; hortaz, gure lehen urratsa sinadura-bilketa bat izango da, gehiegizko isunen aurka eta behin-betiko ordutegi gehikuntza eskatuz. Testua hurrengoa da:
"Plentziako tabernetan Udaletxearen aldetik inposatzen ari diren isun ekonomikoen eta La Kala-ren behin-behineko itxieraren aurka nago. Horrez gain, ordutegi-gehikuntza, orokorra eta behin-betikoa eskatzen dut".
Parte hartu gura baduzue, La Kala, Santi's edo Atxikitik pasa zaitezkete sinatzera. Bakoitzak behin bakarrik sinatzea garrantzitsua da eta oraingo honetan zuen laguntza eskatzen dugu, gehiago garen artean harik eta handiagoa izango da udaletxeari gauzak birplantea ditzan sartuko diogun presioa, eta guztiok gura duguna berriz izan dezagun, festa-giro ederra herritik irten barik.