Goizeko 10:30ean ekingo diote lasterketari prebenjamin mailako neska-mutikoek. Eta, 11:30ean seniorrak korrikan hasi artean, 10 minuturo abiatuko dira benjaminak, kimuak, haurrak eta, azkenik, kadete eta jubenilak. Irteera eta helmuga Sabino Arana kalean izango dira, Udaletxearen ondoan. Dutxak eta aldagelak, berriz, udal igerilekuan egongo dira. Gaurkoa izango izen-emateko azken eguna, ondoko tokietan:
- Kurtzio Kultur Etxea (Mendieta, 11. Sopela). 18:00etatik 20:00etara. Telefono zenbakia: 944 065 505. Faxa: 944 065 504.
- Bikila Kirolak (Fernandez del Campo, 15. Bilbo).
- Kantxa Kirol Moda (Torrene, 4. Algorta).
Martxoaren 11ra bitartean, berriz, e-posta bidez egin daiteke: munarriat@hispavista.com. Lasterketaren egunean ezin izango da izenik eman.
Larunbat honetan, martxoak 12, Euskaldun Sariaren lehen proba hartuko du Sopelak. Emakumeen txirrindularitza torneoa 10 lasterketaz osatuta egongo da. Gauzak horrela, Uci-Lointek talde sopeloztarreko neskak lanean ikusteko lehen aukera izango da egun horretan. Lasterketan parte hartuko dute Eneritz Iturriaga, Mireia Epelde, Lucia Gonzalez, Belen Lopez, Leticia Gil eta Emilie Blanquefort txirrindulariak. Horiek dira, hain zuzen, Belgikako Hagelang Tour lasterketan martxoan arituko diren seiak. Bestalde, Sopelako herri lasterketak igandean izango du urteroko hitzordua, bederatzigarren edizioa oraingo honetan. Aurreko urteetan bezala, Munarri Atletismo Taldea da antolatzailea, Udalaren laguntzarekin batera. Parte-hartzea handia izango da, mila korrikalari inguru batuko baititu, tokiko iturriek arabera. Horien erdia eskola adindunak izango dira eta beste erdia federatuak. Lasterketa Zalduko zonaldetik igaroko da, Sopelako erdigunea arintzeko asmoz. Halere, helmuga Sabino Arana kalean jarriko dute. Argazkian, Uci-Lointek taldeko neskak / ©