Burdin Gerrikoaren aztarnen bila jarraituko dute larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 10a, 20:02

Otsailean egin bezala, larunbat honetarako, martxoak 12, "gure eskualdeko historia hobeto ezagutzeko..." txangoa antolatu dute Ungari mendi taldeak, UKTEST elkarteak eta Getxoko Txorimalo gaztetxeak. Aurrekoan, Santa Mariñe haitzetan barrena, Urduliz artean dauden trintxerak eta Burdin Gerrikoaren aztarnak ikuskatzen ibili ziren. Oraingo honetan, Berango, Seiherri... zeharkatuko dituzte. Goizeko bederatzietan jarri dute abiatzeko ordua, Algortako metro geltokian, Telletxen. Hori bai, aurrekoan bezala, hamaiketakoa egin ahal izateko bokata ez ahaztea eskatu dute. Argazkian, aurreko txangoko irudietako bat / © Karlos Galan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun