"Martxoa antifaxista Sopelan" lelopean, datozen egunetarako ekitaldi ugari antolatu dituzte
Sekeko gaztetxeak,
Ahaztuak 1936-1977 elkarteak, Plaza Beltza herri kultur-guneak eta
Cable Street Beat-Euskal Herria elkarteak. Horrenbestez, larunbat honetan, arratsaldeko seietan, herriko kaleetatik ikur faxistak kentzen hasiko dira, udaletxeko plazatik abiatuta. Iluntzeko zortzietan, berriz, RAC musikaren inguruko hitzaldia eta erakusketa egingo dute Sekekon, Cable Street Beat-Euskal Herria kolektiboaren eskutik. Azkenik, gaueko hamaiketatik aurrera, ska jaia izango da gaztetxean. Bertan, Maiakovski eta Upstart DJek jarriko dute musika. Hurrengo asteari begira, ostegunean, martxoak 17, oroimen historikoari buruzko hitzaldia eskainiko du Martxelo Alvarez Ahaztuak 1936-1977 elkarteko kideak. Hitzordua 19:00etan jarri dute Plaza Beltzan. Argazkian, oraindik inguruan dauzkagun ikur faxistetako bat / ©
Sopela.net.