Sortu ezker abertzaleko alderdi politikoak berretsi egin du "edozein bortxaren aurka" dagoela, besteak beste,
Berria.info agerkariak zabaldu duenez. "Indarkeria ez dugu errefusatzen giza eskubideen urraketen arteko ekidistantzia posizio batetik, urraketa guztien arbuiotik baizik. Gainontzeko eragile politiko, sindikal eta sozialekin batera indarkeria oro desagertzeari —ETArena ere espreski— gure ekarpena egin nahi diogu, era aktiboan. Euskal gizartearen nahi horrekin bat egin nahi du Sortuk, inoiz inork ez dezan indarkeria erabil proiektu eta ideia politikoen defentsan", adierazi du alderdiak gaur,
prentsa ohar batean. Bitartean, biharko, ezker abertzalea legezta dezatela eskatzeko elkarretaratzea deitu dute Algortan. "Eskubide zibil eta politikoen alde: legalizazioa orain!" lelopean, iluntzeko zortzietan batuko dira Txelletxe plazan. Argazkia: cc-by-sa
Zuzeu.com (LGPL, egile ezezaguna).