Gonzalo Artiach Meda enpresari getxoztarra, Galletas Artiach enpresako zuzendari ohia eta Confebask ugazaba erakundearen sortzailea eta CEOE kide ohia zendu zen atzo arratsaldean Getxo udalerrian.
"El Mundo" egunkariak jakinarazitakoaren arabera, Artiachek 68 urte zituen eta azken urteotan ELA izeneko esklerosia pairatzen zuen. 1963an Enpresa Zientzietan graduatuta, aurretik Ingalaterran hasi zen lanean. Ondoren, Lyon eta Parisen egingo zuen behar. 1969an Sagarduy SA elektrotresna enpresako zuzendaritza hartu eta bertan aritu zen zazpi urtez. 1977an, berriz, Galletas Artiach SA familiak sortutako enpresan sartu eta sei urtez aritu zen bertan, Bilboko uholdeek lantegia txikitu eta sendi negozioa Nabisco Brands nazioartekoari saldu egin zion arte. Elizkizunak bihar egingo dituzte, Neguriko Loiolako San Inazioren elizan, 12:30ean. Argazkian, Artiach etzanda Antonio Basagoitirekin hizketan, iaz / ©
Elaandalucia.es.