Euskal Herriko mus txapela eskuratzen saiatuko dira bihar eskualdeko hiru bikote

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 11a, 18:15

Bihar, larunbata, Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala burutuko da Lapurdiko Urruña herrian. Bertan, azken orduko aldaketak ezean, Uribe Kostako Antxon eta Enry sopeloztarrak, Txema eta Koldo areetarrak, eta Poio eta Kini getxoztarrak bilduko dira Euskal Herriko beste 131 bikoterekin batera. Sopeloztarrek joan den otsailaren 27an izandako Bizkaiko kanporaketan txapeldun orde moduan sailkatu ziren. Txema eta Koldo bosgarren geratu ziren Ondarroako kanporaketan, eta Poio eta Kini bederatzigarren. Guztira, 14 bikotek defendatuko dute tapetean Bizkaiko ohorea. Argazkian, Ondarroan jokatutako Bizkaiko kanporaketa / cc-by-sa Euskal Herriko Mus Txapelketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun