Gure herriko historia hurbilean errepresiorik ankerrena erabili dute estatuek, zapalkuntzaren aurrean Euskal Herriaren independentziaren alde altxatu diren militanteen aurka. Errepresio modu ankerrenak indarrean dituzte oraindik orain, eta hori erakusten du azken atxiloketek, tortura kasu larriek, espetxeetako gertaeren edo euroaginduen aplikazio masiboak.
Baina herri honetan prozesu demokratiko bat bururaino eramateko konpromisoan bat egin dute borondate anitzek. Eragile ugarik konpromiso argiak hartu dituzte bide horretan, tartean ETA erakundeak harturiko erabakiak ere zinez garrantzitsuak izan direlarik prozesu demokratikoaren oinarriak jartzeko. Espainiako eta Frantziako Gobernuek aldiz errezeta zaharrekin jarraitzen dute gaur gaurkoz.
Prozesu demokratikoan aurrera egiteko urratsak ematera behartu behar ditugu bi Gobernuak. Hartu behar dituzten neurrien artean dago atxiloketa oro gelditzea.
Zentzu honetan, Amnistiaren Aldeko Mugimendutik deia luzatu nahi dugu atxilotuen auzo eta herrietan datozen egunotan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.
Amnistiaren Aldeko Mugimendua