Bihar, larunbata, inauteriei loturiko hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dute Plentziako ume, gazte zein ez hain gazteek. Tokiko Udalak antolatuta, 17:30ean umeek euren mozorroak jantzi eta Eleiz enparantzan kontzentrazioa egingo dute. Ordu erdi beranduago, kalejiran ibiliko dira herriko kaleetatik barrena. Jai-Alai frontoira arratsaldeko 6:30ak aldera helduko dira eta, bertan, inauterietako arratsaldeko jaia ospatuko dute. Ondoren, 20:00etan txiki zein helduek txokolatea dastatzeko aukera izango dute. Gaua aldera, aurrekoetan ez bezala, herrian parranda egin nahi dutenek bertan geratzeko aukera izango dute. Izan ere, hainbat tabernak goizaldeko bostak arte zabalik egoteko baimena izango dute eta joko, zozketa eta opariak antolatu dituzte gautxorientzat. Atzo bertan, udalerriko hainbat tabernarik
Plentziako Udalak
euren kontra jarritako isunen aurka sinadurak biltzen hasi ziren. Argazkian, hainbat ume mozorrotuta / © Sopelana.net.