Arantza Zulueta abokatua eta Lemoizko bizilaguna Espainiako Auzitegi Nazionalera datorren asteartean agertzera deitu dute. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez, Guardia Zibila bere etxera joan zitzaion herenegun arratsaldean "bertara joan behar zuela esanez". Abokatuen sarekadatik Zuluetaren aurka duten "bere sumariotik kausa aparte bat ireki diote, iraultza zergari loturikoa". Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "abokatuaren aurkako jazarpen berri hau salatu" du, "euskal preso politikoen eskubideen defentsan egindako lana delako abokatu honen eta beste hainbaten aurka darabilten errepresioaren arrazoi bakarra". AAMren ustez, "euskal preso politikoen eskubideen aldeko lanak zigorra du ordainetan. Hor kokatzen dugu senideen aurkako jazarpenak, argazkien aurkako sorgin ehizak, mobilizazioen debekuak eta kasu honetan abokatuen aurka areagotzen ari den errepresioa". Ildo beretik, "presoak dauden bitartean elkartasunak indarrean jarraituko duela" baieztatu du AAMk, "presoen existentzia bera delako elkartasun sortzailea. Espainiako Entzutegi Nazionalak oinarri politikoak dituen afera guztiak bertan behera utzi behar ditu", haien ustez. Argazkian, Zulueta atxilotu zuten gauean / cc-by-sa
Askatu.org.