Aurreko asteko mailukada zintzoa iruditu zitzaien batzuei. Beste batzuen aurpegiek politikoki zuzenaren marra igaro izana salatzen zuten. Gabriel erori zenean lurretik jaso nuen mailu honetatik gonbidapena luzatu nahi nieke lehen multzoko biri. Hain zuzen ere, sare sozialen bidez zoriondu ninduen Aintzane Ezenarro eta Eibarko EAJko mitinean nire zutabea irakurri zuen Joseba Egibarri. Egin ezazue, prentsan eta euskaraz, aurreko astean nik egin nuen ariketa bera. Egin idazki zintzo, pertsonal eta kritiko bana EAJ eta Aralarren ibilbide eta egungo jokaeraren aurrean. Erein dezagun nazio izateko derrigorra zaigun umiltasunaren hazia. Hitz egin "zuen zatiaz", eta orube horren gainean herri aske bat eraiki dezagun.
Fredi Paya bertsolari algortarrak atzo "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua