Epaiketa sorta iraun bitartean, Arri Pascualen abokatuek etengabe mahaigaineratu dituzte "prozesu honetan izandako akats ugari eta nabarmenak". Horretaz gain, "akusazioak izan zuen froga falta, torturaren bitartez eskuratutako deklarazio batzuekin ordezkatu zuten, nahiz eta deklarazio haiek bakarrik deklarazio polizialak izan, eta gainera, gero, epailearen aurrean ukatu eta adierazi eragindako torturen ondorio zirela", salatu du behin baino gehiagotan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
Auzitegi Konstituzionalaren autoa
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Albaro Arri "Muni" Algortako preso politikoaren aurkako zigorra murriztu zuen pasa den otsailaren 28an, nahiz eta herenegunera arte, osteguna,