Trafikoa moztuko dute Areneazpi kaleko zati batean astelehenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 12a, 12:51

Getxoko Udalak zirkulazioa etengo du, astelehenetik aurrera, Algortako Areneazpi kaleko zati batean, hau da, Itxe Ibaia kalea eta Fadurako biribilgunearen artean. Tokiko erakundeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, trafiko neurri hori Makaletako etorbideko 53 zenbakiaren inguruko saneamendu sare banatzaileak hobetzeko lanak direla eta hartu dute. Lanek iraun bitartean, autoz joanez gero, Makaletako etorbidera Areneazpi eta Iparbide kaletik heldu beharko da. Kasu horretan, Areneazpi kaleko 21-37 etxeetara sartu ahal izango da. Zirkulazio etetearen iraupena bi astekoa izango dela iragarri du Udalak. Argazkian, trafikoan gerta daitezkeen gora-beheraz arduratuko dira udaltzainak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun