Click to play
Kontzentrazioa argazkitan
Aletxu Zobaran gorliztarra eta pasa den ostegunean Frantzian atxilotutako beste ustezko etakideak jada Parisera eraman dituztela zabaldu dute gaur EITBko komunikabideek. Halere, bere semea eta besteak "non dauden ez" dakiela, "ezta osorik dauden ere" azaldu du, argi eta garbi, Zobaranen amak. Andrak ehun bat pertsonen aurrean egin ditu adierazpenak (mp3, espainolez), Plentzian eguerdian burutu den "Aletxu eta besteak askatu!" lelopeko elkarretaratzean. Atxiloketa unean semeak pairatu ahal izan zuen bortxakeriagatik kezka agertu du. Gainera, sumarioa "astelehenean edo asteartean" ireki arte, ezer ez dutela jakingo azaldu du, inpotentziaz: "ez dago ezer gehiago, ez dugu ezer gehiago, ezin dugu gehiago egin" plazaratu du. Zobaranen amak semearekiko elkartasuna eskertu eta Euskal Herriaren independentzia eskuratzeko borrokarekiko atxikimenduan tinko agertu da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!