Erabateko garaipena eskuratu zuten atzo Sopelan bertako
Ugeraga txirrindularitza klubeko taldeek. Emakumeen Euskaldun Txapelketako lehen proban, elite kategorian, bertako UCI Lointek taldeko
Eneritz Iturriaga nagusitu zen, helmugara Emilie Blanquefort taldekidearekin eskutik helduta ailegatu zela. Biek minutu bat eta lau segundoko aldea atera zioten Cespa Euskadiko Ana Usabiagak gidatutako tropelari. Bere atzean, Fany Riberot Lointekeko txirrindularia sartu zen, podiumeko hirukoa osatu ezinik. Iturriagak erasoari ekin zion 98 kilometroak osatzeko bi buelta falta zirenean eta taldekidea azken bueltan batu zitzaion, erreleboetan laguntzeko. Gazte kategorian ere, Eider Merinok eskuratu zuen garaipena Sopelako Hotel Modus Vivendi taldearentzat. 48 kilometrotan, 43 segundo atera zizkion Zuriñe Viana Merueloko txirrindulariari. Kadeteen artean, berriz, Guttrans taldeko Alicia Gonzalez izan zen azkarrena. Argazkian, Blanquefort eta Iturriaga.