Liburuak emakumeen eremu publikoa eta pribatua hartzen ditu aintzat: “garai horretako emakumeak eremu pribatuan egotera behartu zituzten, ahotsik eta botorik gabe ezta gobernu kargurik izateko aukerarik gabe ere”, azaldu du Ayusok. Gainera, ikerlariak gehitu duenez, “aipatutako mendeetako historia emakume ezezagun askorenarekin osatzen da, gizonek armadara edo arrantza egitera alde egiten zutenean, beraiek zirelako etxeko lan guztiak aurrera ateratzeaz arduratzen zirenak”. Agiri historikoek ikerketa-lana oztopatu arren, "batez ere gizonen ikuspegia erakusten dutelako eta emakumeena estaltzen dutelako", liburuak aztertutako garaiko emakumeen identitate guztiak ere ematen ditu ezagutzera. Ikerketak lan berezia egin du bazterketaren mugetan ibili ziren emakumeak agerian uzteko, esate baterako, hiriko emakume langileak, zerbitzariak, alargunak, gaixoak, emakume askeak eta ohaideak, besteak beste.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.