Bi pertsona zauritu dira Barrika eta Plentzia arteko istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 14a, 11:57

BI pertsona zauritu ziren atzo Barrika eta Plentzia arteko errepidean beren autoak aurrez aurre talka eginda. Herrizaingo Saileko iturriak aipatuz Efe albiste agentziak zabaldu duenez, emakumezko eta gizonezko bana zauritu ziren Bi-2122 errepideko Plentziarako norabidean izandako trafiko ezbeharrean. Istripua 19:00ak aldera jazo zen. Orduan, oraindik ezagunak ez diren arrazoiak direla medio, Renault Megan eta Peugeot 307 modeloko bi ibilgailuk elkar jo zuten aurrez aurre. Peugeot 307 gidatzen zuen andrea auto barruan harrapatuta gelditu zen eta bertatik ateratzeko suhiltzaileen laguntza behar izan zen. Ondoren, Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Gizonezkoa, berriz, Basurtu ospitalera garraiatu zuten. Baten zein bestearen zauriek pronostiko erreserbatua dute. Errepidea trafikorako itxi egin zuten bi orduz. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat, artxiboko irudian / cc-by Irekia.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun