Elaia Torrontegik zilarra eskuratu du Alemanian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 14a, 13:01

Elaia Torrontegi Ronco kirolari plentziarrak zilarrezko domina irabazi zuen atzo Hanburgon jokatu zen Alemaniako Taekwondo Txapelketa Irekian. 46 kiloko kategorian aritu zen. Efe albiste agentzia espainolak zabaldutakoaren arabera, Torrontegik "sasoi bikaina" erakutsi zuen. Gainera, Turkiako ordezkariarekin launa puntutan izandako berdinketan, epaileek txanpona bota eta, aurpegia ala gurutzea jokoan, plentziarrak galdu zuen urrea. Hanburgokoa maiatzaren 1etik 6ra Hego Korean jokatuko den Munduko Txapelketaren aurreko azken hitzordurik garrantzitsua izan da eta Torrontegik Korean arerio izango dituen kirolari gehienek parte hartu dute. Argazkian, Elaia Torrontegi / © Taekwondo Arrigorriaga.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun