Etzi, asteazkena, eta ostiral bitartean, Areetako Negubide kaleko zati bat moztuko dute ibilgailuentzat hainbat orduz, zuhaitzen inauste lanak direla eta. Getxoko Udalak jakinarazi dunez, bide mozketa Cervantes kalea eta Gobela metro geltokiaren arteko zatian izango da, goizeko 8ak eta arratsaldeko 14:30 bitartean. Negubide kale horren albo batean dagoen horma eta metroko trenbidea bereizten duen hesiaren artean dagoen ezpondako zuhaitzak inausteko lanak ondo eta era seguruan egin ahal izatea da neurri horren xedea. Inauste lan hauek egiten diren bitartean aipatu kale tarteko aparkalekuak itxi egingo dira ere eta Udaltzaingoak lanak hasterakoan bertan dauden autoak kendu egingo ditu, lanak ez oztopatzeko. Udalak, lan horiek direla eta, eragozpenak barkatzeko eskatu du eta auzoko bizilagunei laguntza eskatu die. Argazkian, gizon bat inausketa lanetan / cc-by-nc-nd
Pasaian.