Txakolinaren Areto Profesionala hartuko du arratsaldean Bizkaiko Txakolinaren Museoa den Leioako
Mendibile Jauregiak. Bertan, 2010eko txakolin uzta eta ekoizpen handiena sortu duten 16 upeltegiak aurkeztuko dituzte. Ardo gozoak dastatze ekitaldia arratsaldeko 17:30ak eta 20:30ak bitartean izango da eta bertan parte hartzeko
Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak zenbait gonbidapen egin ditu, tartean Interneteko sare sozialen bidez. Ekoizle bakoitzak lortutako zaporeez gain, Burgosko "chacoli"-ren gatazkaz ere hitz egingo da ziurrenik gaurkoan. Ekitaldian, besteak beste, upeltegien arduradunak, Eneko Arruebarrena Leioako alkatea, Joseba Estiballes Mendibileko idazkaria, Elena Unzueta eta Antxon Txapartegi Bizkaiko Txakolineko presidentea eta idazkaria eta Irene Pardo Nekazaritza foru diputatua izango dira. Argazkian, eskualdeko zazpi bertsolari Mendibilen txakolinez topa egiten iaz
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurretik.