Itzubaltzetako Bilbao Basket taldeko kirol-lagunartea umezurtz gelditu da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 14a, 14:36

Itzubaltzeta / Romoko BB-2.18-FW Fred Weis Bilbao Basketen aldeko taldeak bere erreferentea galdu berri du. Bilbao Basket taldean bost urtez pibota izandakoak agur esan zion saskibaloiari pasa den ostegunean. Fred Weis, 33 urteko kirolari frantsesa, Limoges taldean sortu eta bertan aritu da azken garaian. Martxoaren 5ean, larunbata, berriz, Chorale Roanne taldearen aurka jokatu zuen bere azken partida. Orduan ere, azken hamarkadan bezala, belaunekin arazoak izan zituen. Horretarako konponbiderik aurkitu ez duela, kirol profesionala alde batera uztea erabaki du Weisek. "Makina bat tratamendu saiatu ditugu eta ezin nuen horrela jarraitu" azaldu zuen bere agur ekitaldian. Weis ostalaritzara dedikatuko da hemendik aurrera. Bitartean, 2008an bere omenez sortutako lagun taldea Bilbao Basket animatzen jarraituko du. Argazkian, Fred Weis, erdian, talde itzubaltzetarraren hainbat lagunekin, 2008ko apirilaren 10ean.

Itzubaltzeta / Romoko Fred Weis Bilbao Basket kirol-lagunartearen aurkezpena iruditan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun