Getxoko Zientoetxe kaleko bidegorria txirrindularientzat arriskutsua dela salatu du gaur
Getxoko Alderdi Popularrak. Marisa Arrue alkategai popularraren aburuz, bidegorria txarto diseinatuta dago. Bere ustez, "errepidearen estutasunak ibilgailuek bidegorria inbaditzea eragiten du, hortik ibiltzen diren txirrindulariak arriskuan jarriz. Getxoko Udalak erabiltzaileak arriskuan jartzea besterik egiten ez duen bidegorria diseinatu izana lotsagarria da". Egoera hobetzeko, bidegorria babestu ala ixtea eskatu dute. "Eguraldi hona heltzear dagoela eta erabiltzaileen kopurua nabarmen handituko denean, hildakorik ez izatea espero dugu. Ekin egin behar zaio gerora damurik ez izateko", premiatu dute Udal Gobernua popularrek. Horretaz gain, "amaitu berri den bidegorrian" autoen eraginez margoa jada ezabatuta dagoela kritikatu dute PPkoek. Argazkia: © Getxoko PP.