Astrabuduar batek bizi du Japoniako hondamendia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 14a, 16:33
Eder Gomez Arebalo astrabuduarrak ostiraletik aurrera Japonian eman diren lurrikarak eta bestelako natura ezbeharrak aurrez aurre bizi izan ditu. "Deia" egunkariak zabaldu duenez, Gomez Tokion harrapatu zuen ostiralean lehenengo lurrikarak. Orduan, kick-boxing eta borroka-arteen irakasleak beldur handia pasa zuen, baina hori baino okerrago deritze etengabeko lurrikara txikiei, "bost edo hamar minuturo" jazotzen direnak. Richter eskalako 8.9 graduetako mugimendua sismikoa izan eta pentsatu zuen lehenengo gauza Astrabudura bueltatzea izan zen, baina lasaiago pentsatuta udara arte itxarongo du, bost urteren ostean, bere emaztearekin behin betiko Euskal Herrira itzultzeko. Argazkian, hainbat hiritar Japoniako Natori hirian babesleku bila / cc-by-nc-nd Yomiuri Shimbun - STR - AFP - Getty Images.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun