Suhiltzaileek bi andre zahar erreskatatu dituzte Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 14a, 17:02

Ostiral goizaldean, Artatzako suhiltzaileek erreskate gatza egin behar izan zuten Itzubaltzeta / Romoko Ganeta plazako etxe batean. Izan ere, "El Correo Español"-en edizio digitalak jakinarazi bezala, bertan bizi diren bi ahizpa adinduak komunean erori eta lurrean zeuden, altxatu ezinik eta laguntza eske, SOS Deiak larrialdi zerbitzura deitzean auzokideek ohartarazi lez. Pisuko atea apurtu nahi ez eta Udalak Ganetan jarritako bolardoengatik kamioia eta eskailera kanpoko leihoraino hurbildu ezinik, suhiltzaile bat goiko solairutik patiora eraitsi behar izan zen. Bertan, eskegita zegoen bitartean, etxebizitzako leihoa apurtu eta barrura sartu zen, atea irekitzeko. Ondoren, osasun zerbitzuetako beharginek emakumeak artatu zituzten. Argazkian, suhiltzaileak artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun