Umeentzako liburu sorta berria dago eskuragarri Barrikako Udal Liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 14a, 17:57

Eskuragarri dago jada "Abre los ojos" izeneko liburu bilduma berria Barrikako Udal Liburutegian (Udaletxeko Bidea, 2-Txintxilandia eraikina). Aipatu sorta hori hainbat gaiei buruz trebatutako adituek idatzi dute eta zortzi urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Gauzak horrela, etxeko txikienek munduko animaliak, giza gorputza, dinosauroak, historia eta beste hainbat gai ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, liburuek, modu erraz batean eta irudiekin lagunduta, irakurleen interesa eta jakingura piztuko dute. Argazkian, ipuin kontalari saioa Barrikako Udal Liburutegian / © Barrikako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun