Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak abisu horia ezarri du gaurko, astelehena, haize-bolada gogorrak izateko arriskuagatik. Jakitera eman dutenez, baliteke barnealdeko zonaldeetan 100 km/h-tik gorako haize-ufadak izatea. Gainera, ez ageriko zonaldeetan, 70 km/h-raino hel daiteke haizea, ekialdean bereziki.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, hodeiak ugarituz joango dira asteartean zehar eta oraindik, euria izango dugu hizpide. Haizea ahulago ibili eta aldatu egingo da, hegoaldetik iparraldera. Horregatik, kantaurialdeko eskualdeetan tenperatura jaitsiko da, gutxi bada ere; gainontzeko lekuetan ez da aldaketa handirik espero. Asteazkenean eguraldiak goibeltzera egingo du eta lurralde osoan giro euritsua espero da. Hala ere, egunaren amaieran hegoaldean atertzera egingo du, ez ordea iparraldean. Tenperaturak ere behera egingo du.