Zuhaitz Eguna ospatuko dute larunbatean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 14a, 18:59

Larunbat honetan, hilak 19, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Barrikan. Eguerdiko hamabietatik aurrera, tokiko Udalak umeei zuzendutako adaxka tailerra antolatu du, udaletxeko beheko solairuan. Bertan, loreontzi batean denboraldiko lore edo barazkiren bat landatzeko aukera izango dute neska-mutilek. Horretaz gain, bakoitzak bere loreontzia pegatinekin eta kolore biziekin dekoratu ahal izango izango du. Argazkian, ume batzuk zuhaitzak landatzen / cc-by-nc-nd Herrigune Leioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun