
Bost urte beteko ditu aurten Getxoko
Txorimalo gaztetxeak eta, apirilaren 12 eta 16 bitartean egingo diren ospakizunekin hasi baino lehen, Txoriphoto argazki txapelketa antolatu dute Algortako Gazte Asanbladakoek (AGA). Irudien gaia "bost" zenbakiarekin harremana izan beharko du eta lanak aurkezteko epea apirilaren 2ra arte luzatu dute. Ondoren, argazki guztiak ikusgai egongo dira Algortako Aldai Patronatuan. Irabazlea bozka herrikoiaz aukeratuko dute. Hortaz, nahi duenak, apirilaren 4tik 16ra bitartean, gustukoena duenaren alde bozkatzeko aukera izango du. Lanak paperean eta gutun azal baten barruan aurkeztu beharko dira parte-hartzailearen izen-abizenak eta harremanetarako kontaktua jarriz. Horiek UK, Ajuria, Amnistia, Eztabaida edo Txorimalo gaztetxean bertan aurkez daitezke. Hala ere, antolatzaileek jakinarazi dutenez, argazkiak
sastrakagaztetxea[abildua]hotmail.com posta elektronikora ere bidal daitezke. Argazkian, Txorimalo gaztetxea, okupatu berri.