Abesbatzen Zuzendaritza tailerra emango du Bilbon Basilio Astulezek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 14a, 22:06

Basilio Astulez San Juan Bautista Abesbatza, Leioa Kantika Korala eta Kantoria abesbatzen zuzendariak Abesbatzen Zuzendaritza tailerra emango du laster Bilbon. Tailerrak hamabi ikastordu izango ditu, eguneko hiru orduz, eta martxoaren 23a eta apirilaren 13a bitartean izango da, asteazkenero. Astulezek ezaugarri teknikoak (foniatria, ahots teknika, gorputz lengoaia...) zein organizaziozkoak (entseguen dinamika, errepertorioa...) landuko ditu. Ikastaroa abesbatzen musikarekin harremana duen edozeinentzat dago zuzendurik, zuzendaritzan esperientziarik ez badu ere. Izen-ematea ikastaroa hasi arte edo tokiak amaitu arte egin daiteke Bilbaomusika.net webgunean, 944 164 785 telefonoan edo BilbaoMusika Bilboko Udal Musika Eskolaren egoitzan, Bilboko Sorkunde keleko 8. zenbakian. Tailerraren prezioa 40 eurokoa da. Abesbatzen Zuzendaritzakoaz gain, Bilboko Udal Musika Eskolak beste lau ikastaro abiatuko du berriki: musika taldeen zuzendaritza, ahots inprobisazioa, Pro Tools aplikazioa eta gitarra flamenkoaren hastapena. Argazkian, Astulez / © Leioako Udal Musika Eskola.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun