Irakurri Gazte Asanblada Sopeloztarrak plazaratutako oharra:
Gazteok kale gorrian bizitzera behartuak
Sopelako udalaren etxebizitza politika guztiz elitista dela argi dago. Luxuzko etxeak baino ez dituzte eraikitzen eta aurreikusita dauden babes ofizialeko etxebizitza guztietatik bat ere ez da alokairurako izango. Non biziko gara? Gure soldata txikiekin, zelan ordainduko dugu 1000 euroko alokairua?
Herrian 800 etxe inguru daude hutsik eta udaletik ez zaie irtenbiderik ematen edo hauen alokairua sustatzen...
Eraiki, eraiki eta eraiki baino ez dute egiten, gune berdeak porlanarekin betez... Eta biztanleen benetako beharrei erantzun barik.
Hau Marbella dela uste al dute?
Sopela garestiegia bihurtu dute sopeloztarrentzat!
Kale gorrian bizitzera kondenatu gaituzte!