Dokumentazioari eta informaziorako sarbide askeari buruzko jardunaldien laugarren edizioa asteazken honetan, martxoak 16, abiatuko da Leioa eta Erandioko campusean. EHUko
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak antolatuta, Liburutegi Nagusiko mintzaldi aretoan egingo dute hasiera ekitaldia, goizeko 8:50ean. Horretan parte hartuko dute Carmelo Garitaonaindia Bizkaiko campuseko errektoreordeak eta Alfonso Unceta aipatu fakultateko dekanoak. Jardunaldiei dagokienez, asteazken eta ostegunean zehar, eskarmentu handiko profesionalek parte hartuko dute eta bertan aztertuko dituzten gaien artean, besteak beste, ondokoak aurki ditzakegu: kazetaritza digitala, euskarazko komunikazioa, informazio publikorako sarbidea oinarrizko eskubide bezala edo teknologiaren eragina erabiltzaile eta profesionalengan eta liburutegi egituretan. Argazkia: cc-by-nc-sa
jmendikute.