Tono Paez tenis sariketan EAEko txapela jantzi dute Barrikako kimuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 15a, 12:52

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailako Tono Paez Txapelketako finala jokatu zuten joan zen asteburuan Barrikako Abaroa tenis taldeko kimuek. Etxean jokatutako jardunaldian, argi eta garbi nagusitu zitzaizkien Santurtziko ordezkariei tenislari barrizkoztarrak: 4 eta zeroko emaitza erdietsi zuten. Aurreko kanporaketetan bezala, Ezkerraldekoek kirol legez jokatu zuten, Pepe Sanchezen zuzendaritzapean, udal iturriek nabarmendu dutenez. Hala ere, gehiago izan ziren Mikel Lopez, Iñigo Torre, Diego Ayus eta Ander Juez tokiko mutilak. Horrenbestez, Barrikako Abaroa taldea izango da EAEko ordezkaria, abuztuan Murtzian jokatuko den Espainiako Kimuen Txapelketan. Argazkian, finalaurrekoetan Jolasetako laukoteari irabazi zioten barrikoztarrek / © Barrika.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun