Inauterietarako prest dago jada Berango. Aurtengo edizioan Txina izango dute oinarri ospakizunek. Euskal dantzak ere ez dira faltako, Simon Otxandategi taldeak maskarada hurbilduko baitu udalerriko auzoetara. Larunbat honetan, martxoak 19, izango da jaitsiera, Deabru Beltzak taldeak alaituta. Kalejira Berangoetako kultur etxetik abiatuko da 18:30ean, udal pilotalekuan amaitzeko. Dragoi txinatar bat izango du aurrean. Bitartean, parte-hartzaileek beraien mozorro eta makillajeen originaltasuna erakusteko aukera izango dute. Neska-mutil asko kultur etxeak hilean zehar egindako tailerretan ibili dira jantziak prestatzen. Haurrentzako dantzaldia eta txokolatada ere izango dira frontoian. Horretaz gain, igandean, Simon Otxandategi dantza taldeak zeharkatuko ditu Berangoko kaleak, maskarada antzeztuz. Lantzartetik aterako dira 11:15ean, Axgane auzotik eta Karabiganetik igaro, eta Sabino Arana kalera heltzeko, 13:15ean. Haurren dantza taldeak emanaldia eskainiko du gero, frontoian. Argazkia: cc-by-nc-sa
SebKe.