Udaltzaingoak emandako datuen arabera, 2010ean 104 auto istripu jazo ziren Leioako kaleetan, hau da, aurreko urtean baino 13 gutxiago. Horietatik 31 ezbeharretan izan ziren zaurituak; 42 gizon-emakume guztira. "Gauzak horrela, istripuak gutxitu egin direla esan dezakegu. Ostera, zaurituen kopurua handitu egin da", udal iturriek nabarmendu dutenez. Kotxe harrapaketak, bestalde, bederatzi izan dira, 2009an baino bat gutxiago. Laburbilduz, "Leioak udalerrian dagoen trafiko kopurua segurtasunez kudeatzeko bide-trazatu egokia" duela uste dute tokiko agintariek. Hori horrela, lurralde zein eskualdeko istripuen bataz bestekoa baino %5 baino gutxiago du Leioak. Udal arduradunen arabera, oinezkoen segurtasunari buruzko datuak ere hobetu egin dira; 3,22 herritar harrapatuta 10.000 biztanleko. "Bizkaian datu hau %18 handiagoa da, eta inguruko herrien bataz bestekoa ere %5 handiagoa da", zehaztu dutenez. Argazkian, autoak Bulebarrean zehar / ©
Leioa.net.